Zabalik Ibarreko euskara ikastaroetarako aurrematrikula egiteko epea 2025-2026rako
AEKrekin elkarlanean antolatutako klase hauetan izena emateko aurrematrikula epea 2025eko ekainaren 30era arte irekita egongo da.

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak, AEK elkartearekin elkarlanean, ibarretik atera gabe euskara ikasteko ikastaroak antolatzen ditu. Horrela, 2025-2026 ikasturterako aurrematrikula epea irekita dago jada, eta 2025eko ekainaren 30era arte egin daiteke AEKren webgunearen bidez.
Interesdunek izena emateko formularioan maila eta ordutegia aukeratu ahal izango dute. Eskariaren arabera talde berriak antolatzeko aukera egon arren, aurtengo hasierako eskaintza honako hau da:
- A1.1 maila (Hastapena): astelehen eta asteazkenetan, 17.00etatik 19.30era, Irulegi Ikastetxe Publikoan.
- A1.2 maila (Hurrengo maila): astearte eta ostegunetan, 17.00etatik 19.30era, San Pedro Ikastetxe Publikoan.
- Gazteentzako A1.1 maila (16-25 urte): astelehen eta asteazkenetan, 18.30etik 20.30era, Aranetxea berrian.
Klaseak 2025eko urrian hasiko dira eta 2026ko ekainean amaituko dira.
Maila aurreratuagoekin jarraitu nahi dutenentzat, Iruñerrian euskaraz ikasteko eskaintza zabala dago: Zubiarte euskaltegi publikoa, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofiziala, IKA euskaltegi sare publikoa eta beste AEK-ko zentro batzuk.
Euskara ikasteko dirulaguntzak
Horrez gain, bai Euskara Zerbitzuak bai Euskarabideak dirulaguntzak eskaintzen dituzte, matrikularen kostuaren %75etik %100era estali dezaketenak, euskararen ikasketa errazteko helburuarekin.
Euskara Zerbitzutik interesdunak Aranguren Ibarrean euskara ikasteko ikastaroetan aurrematrikula egitera animatzen ditugu.