Komunitateko konpostajea

Prebentzioa hondakinak sortzean

Komunitateko konpostajea jende-talde baten (bizilagunen komunitatea, herria, etab.) hondakin organiko biodegradagarrien kudeaketa da, parte-hartzaileen artean banatzen den baliabide baliotsua lortzeko. Gainera, ekimen honi esker, etxeko konpostajean parte hartu ezin dutenek (baldintzak ez betetzeagatik) edo banakako konpostagailurik izan nahi ez dutenek hondakin organikoen birziklatzean parte hartu ahal izango dute.

Aranguren Ibarrean konpostatze komunitarioko 4 gune ditugu Mutiloan (Unibertsitate Pasealekua 40, duela gutxi kendu dute erabilerarik ez dagoelako), bat Labianon eta beste bat Taxoaren.

Mutiloa:

  • Sadar zeharbidea, ibaiaren ondoan
  • Santxiki pasealekua 12
  • Ibaialde pasealekua, 138. zenbakiaren eta poligonoaren artean
  • Avda. Anaitasuna 27, (Entremutilvas)

Puntu horietan bi konpostagailu eta inausketa pikatua duen kutxa bat daude. Erabiltzaileei gomendatzen diegu, hondakinak poltsarik gabe bota ondoren, konpostagailuaren barruan aurkituko duten erauzgailuarekin mugitzea eta, azkenik, inausketa-pikatuz estaltzea.

Labiano eta Taxoareko puntuetan, gainera, pilaketa-gune bat dago, bizilagunek inausketa-hondarrak eta soropila utz ditzaten. Mankomunitatea arduratzen da pikatzeaz, konpostagailuetan sartu ahal izateko.

Volver arriba