Espacio Joven 31192 Gazte Guneak Gaztediaren Eraikinerako logotipoa diseinatzeko lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Leku hau askotariko gazteentzako elkartzeko, prestakuntzarako eta elkarbizitzarako eremu bihurtu nahi da. Logotipoa berdintasuna, errespetua, inklusioa, aniztasuna, parte hartzea, sormena eta gazte energiaren baloreak islatu behar ditu.
PARTE HARTZAILEAK
- Aranguren Ibarrean erroldatutako 12 eta 30 urte bitarteko pertsonek parte hartu ahalko dute.
- Parte hartzea anonimoa izango da.
- Epaimahiko kideek ezingo dute parte hartu.
PROPOSAMENEN BETEKIZUNAK
- Logotipoa originala eta argitaratugabea izan behar da, beste lehiaketa batzuetan aurkeztu ez izandakoa eta aurretik erabili ez izandakoa.
- Hainbat formatu eta euskarritan erraz erreproduzitzeko modukoa izan beharko da. (digitala, imprimakian, kolorebakarrean, kolorean, tamaina murriztuetan).
- Entrega-formatua:
- Fitxategi digitala .jpg edo .png (ikusteko) eta .ai, .eps edo .svg (edizio/bektorial).
- Deskripzio memoria labur bat bidaltzea (gehienez 200 hitz) proposamena eta diseinuaren esanahia azalduz.
- Parte hartzaile bakoitzak proposamen bat aurkeztu ahalko du.
- Logotipo elebiduna izan behar da, euskara-gaztelanian.
EPEAK
- Deialdiaren irekiera: Abuztuak 30
- Entregatzeko azken eguna: Irailak 20
- Epaimahiaren azterketa eta ebazpena: Irailak 26
- Emaitzen argitaratzea: Irailak 26
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Epaimahiak kontuan izango du:
- Originalitate eta sormena.
- Gaztediaren identitate eta baloreen irudikatze egokia.
- Diseinuaren argitasun, ulergarritasun eta moldakortasuna.
- Forma, tipografia eta koloreen erabilera harmonikoa.
EPAIMAHAIA
Epaimahia 5 kidek osatuko dute; Gaztedia zinegotzia eta gazte guneko hezkuntza taldeko 4 kide.
SARIA
- 150 euroko balioa duen opari-txartel bat emango da FNAC dendan, diseinu irabazlea eman duen pertsonak erabiltzeko eta gozatzeko.
- Logotipo irabazlea antolakuntzak erabiliko du ofizialki bere komunikazio-euskarri guztietan.
EGILE-ESKUBIDEAK
- Diseinu irabazlea ESPACIO JOVEN 31191 GAZTE GUNEAren jabetza esklusiboa bihurtuko da, honek erabilera, kopiaketa eta zabalpen eskubide guztiak gordeko ditu.
- Parte-hartzaileek diseinua ustiatzeko eskubideak lagatzen dizkiote erakundeari, egiletza-aitorpenari eutsiz.
- Irabazten ez duten diseinuek egileen jabetzakoak izango dira.
OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek oso-osorik onartzea.
