Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abuztuaren 07an

2021eko Kultur jardueren agenda “Graellsia Uda”

Foto noticia

2021eko udarako Aranguren Ibarreko Kultur arloak programazio berria aurkeztu du “Graellsia Uda” izenpean. Graellsia ibarreran nabarmenezko tximeleta mota bat da Ilundaineko Basoan Europako lehen eta Graellsia erreserba bakarra dagoelako. (Graellsia tximeletari buruzko informazio gehiago)

Agenda berri honi esker jarduera ezberdinetaz gozatu ahalko dugu uda honetan, hala nola zirkua, musika zuzenean, jolas guneak familiartean, kontertuak, Pain Ball, bakarrizketak, gaming-a…

ARAUDIA ETA SARRERAK NAHIZ GONBIDAPENAK ESKURATZEKO

Jarduera guztietan (Paint Ball eta Circomotik jardueretan izan ezik), ikusleak eserita egonen dira, eta osasun eta segurtasun arloko agintari eskudunen unean uneko neurriak beteta.

Kirol pistetan egiten diren jardueretan, sarrera aurrez eskuratu beharko da, eta jendea skateparketik sartuko da. Ateak ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira.

Kaleko jardueretan, barrutia mugatua egonen da, edukiera bete arte.

SARRERAK

Abuztuaren 9tik 13ra, online bidez eta leihatilan eskuratzeko aukera Aranguren Ibarrean erroldatutako jendearentzat bakarrik, baldin eta salmenta sisteman alta hartu badute*.

Abuztuaren 14tik aurrera, publiko orokorrarendako irekia. Gehienez, 6 sarrera pertsona bakoitzeko.

Leihatila ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Internet: www.aranguren.es/GraellsiaUda

*Urriaz geroztik leihatilan sarrerarik erosi baduzu eta datuak eskatu badizkizugu, erabiltzaile gisa ageri zara. Ez baduzu egin, deitu iezaguzu edota zatoz leihatilara zure alta eskatzeko.

Paintball eta Gaming jardueretan, 948 29 14 89 telefonora deituz eman behar da izena, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
Abuztuaren 16tik 20ra, Aranguren Ibarreko bizilagunentzat bakarrik.
Abuztuaren 21etik aurrera, publiko orokorrarendako irekia.

Sarrerak erosteko esteka

PARTE HARTZEKO, NAHITAEZKOA DA IZENA EMATEA

PROGRAMATUTAKO JARDUERA ETA IKUSKIZUNEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGORAKO, HONAKO TELEFONORA DEITU DEZAKEZUE 948 29 14 89

2021EKO UDAKO AGENDA “GRAELLSIA UDA”