2022ko martxoak 18

2022ko ASTE SANTUKO TAILERRA: “Koloretakoak gara”

Foto noticia

2010 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzako, biak barne.

Onartutakoen ordainketa: izena emateko momentuan, visa txartelaren bidez. Martxoaren 29 eta 30ean erroldatuek eta martxoaren 31an erroldatu gabeek.

JARDUERA:

Lau egun hauetan, beste haurrekin jolasean gozatzea proposatzen dizugu, bizitzarako oinarrizko beste trebetasun batzuk ikasiz, hala nola lagunekin esperientziak partekatzea, komunikatzea edo sormena eta talde-lana indartzea.

Tailerrean ikusiko dugu pertsonak ez garela berdinak, gauza desberdinak gustatzen zaizkigula, modu desberdinetan jokatzen dugula eta, batzuetan, larruazalaren kolore bera ere ez dugula. Ondorioz, mundua leku zoragarri eta dibertigarria da.

Aste Santuko tailerraren garapena indarrean dauden gomendioen menpe egonen da eta osasun araudiaren araberako higiene eta segurtasun neurri guztiak izanen ditu.

Tailerreko plaza kopurua 200 izanen da gehienez. Eskaintza baino eskari handiagoa izanez gero, egindako izen emateen arteko zozketa eginen da.

Tailerra euskaraz edo gaztelaniaz egin aukeratu ahalko da.

Bi adin talde egonen dira: 4 eta 7 urte bitarteko haurrena eta 8 eta 12 bitartekoena.

  • Egunak: Apirilaren 9tik 22ra (asteartetik ostiralera)
  • Ordutegia:  9:00etatik 14:00etara
  • Non:  San Pedro Ikastetxe Publikoan, Mutiloa, lehentasunez
  • Prezioa:
      • ERROLDATUENTZAT: Haur 1: 25€, 2 haur: 47€ eta 3 haur: 66€
      • ERROLDATU GABEAK: 50€ haur bakoitza
  • Izen-emateak eta ordainketa: Martxoak 29 eta 30 erroldatuentzat eta martxoak 31 erroldatu gabe daudenentzat, beti ere plaza guztiak erroldatutako haurrekin bete ez badira. 012ra deituz 8:00etatik 18:00etara, 0,34€ balio ditu edo doan 948 012 012ra deituz tarifa finkoarekin.

Oharra: deia egiten duen pertsonak soilik familia unitate bateko haurren izena eman ahalko du.

Zozketa eta onartutakoen zerrenda (plazen zozketa familia unitateka egingo da):

  • Apirilak 1, 12:00etan: plazen zozketa egingo da Aranguren Ibarreko Udaleko Osoko Bilkuren aretoan (soilik eskaerak eskainitako 200 plazen eskaintza gainditzen badu).
  • Apirilak 6: soilik plazen zozketa egin bada, 012aren bidez mezu bat bidaliko zaio familiario jakinarazteko haurra Tailerretan onartuta dagoen ala ez.

Tailerretako bajarako arrazoiak:

  • Ezarritako datetan matrikula ez egiteak (ordainketa).
  • Tailerra hasi denean, aurrez aldetik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (948 15 13 82. 9:00etatik 14:00etara) jakinarazi gabeko faltak haurraren baja automatikoa ekarriko dute, eta ez da ordaindutako dirua itzultzeko aukerarik izango.
Volver arriba