Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailaren 24an

Ibarreko herrien artean dauden oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen sarea modu jasangarrian egokitzeko tailerrak

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak, Naturgunetik, parte-hartze prozesu bat bultzatzen du, Arangurengo ibarra osatzen duten herrien arteko lotura-trazadura (errepidearekin zerikusirik ez duena) antolatuko duen oinarrizko dokumentu bat egiteko.

Erakundeak hirigintza-ekintza berritzaileak identifikatzeko helburua ezarri du, honako elementu
hauei dagokienez:

  • Oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideak seinaleztatzea (egungoa baloratzea eta
    hobetzeko proposamenak egitea).
  • Ikuspegi jasangarri batetik jarri beharreko landaketa motak.
  • Parke bio-osasungarrien instalazioak, hala nola aisialdirako guneak.
  • Lurraldeko ondare historiko, kultural eta naturalari buruzko informazio-panelak
    instalatzea.

Horregatik, ibarreko bizilagunak gonbidatzen ditu kontsulta-espazioetan lankidetzan aritzera, eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten pertsonen errealitatera eta beharretara egokitutako dokumentu bat egin ahal izateko.

Udalak dokumentu hori kontuan hartuko du oinezkoen eta bizikletentzako bideen sarean etorkizunean egin beharreko ekintzetan.

Parte-hartze tailerrak urrian zehar egingo dira. Lehenengo biak hilaren 5ean, asteartean, Mutiloako Kultur Etxean, eta hilaren 6an, asteazkenean, Arangurengo Kontzeju Etxean (San Bizente kalea 31), 18:30etik 20:30era bitartean izango dira. Topaketarako, entzuteko eta proposamenak jasotzeko guneak sortuko dira, proiektuari erabiltzaileen ikuspegi oso hurbila emateko.

Bestalde, urriaren 19an (asteartea), 18:30etik 20:30era, prozesuaren azken tailerra egingo da Mutiloan, Udaleko erabilera anitzeko gelan. Bertan, bildutako informazioa aurkeztuko da, eta informazio hori bertatatutakoekin egiaztatuko da, oinarrizko dokumentuaren zirriborroa
egiteko.

Prozesu honi buruzko informazio zabalagoa, Aranguren Ibarreko Udalaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.aranguren.es/).

Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza du, eta proiektua garatzeko, prozesua bideratuko duten bi entitate. Alde batetik, Ecolan enpresa arduratuko da ingurumenari eta jasangarritasunari buruzko aholkularitza teknikoa emateaz; eta, bestetik, Nommad Kooperatiba arduratuko da parte-hartze prozesua dinamizatzeaz.

Tailerretan parte hartu ahal izateko, izen-ematea 948 012 012 zenbakira deituz egiten da.

Kartela