2024ko apirilak 3

AI05 Aranipuina + Sendabelarren azterketa + Landareekin prestakina eta pintxo-potea (Euskaraz)

Foto noticia

Proposamen ezin hobea larunbat goiz on bat igarotzeko. Hainbat jarduera izango dira, lehenengoa Aranipuinak AI05, Arangurenen ibilbide toponimikoa egingo dugu, sendabelarretan aditua den pertsona batek lagunduta bidean zehar aurkituko ditugun landare eta zuhaitzen propietateak azalduko dizkigu, inguruko toponimoak ezagutzeaz gain.

2 ordu eta erdiko ibilbidea amaitu ondoren, Arangurengo elkarte gastronomikoan atseden hartuko dugu, pintxo-pote eder batekin batera, eta, ondoren, sendabelarren prestakin azkar bat egingo dugu. Sendabelar horiek bidean zehar bilduko dira aldez aurretik.

Aldez aurretik izena emateko, deitu 012ra apirilaren 10a arte, 08:00etatik 18:00etara (deiaren kostua 0,34 € da; edo 948012012 tarifa laua duten telefonoetarako).

Laguntzaileak: Irulegi Euskara Taldea

 

Volver arriba