Aldaketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 24an hartutako erabaki baten bidez, zehaztu zen nola baloratuko ziren merezimenduak deialdi honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erabaki horren kontrako gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian, eta, hala, auzitegi horrek 1574 zenbakidun ebazpena jakinarazi du, 2023ko ekainaren 1ekoa.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aipatutako ebazpenak baietsi du deialdiko 7 a). 3 oinarriaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Bete dadin Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena, Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 21eko ohiko bilkuran, honako hau erabaki du:
1.–”7. a). 3″ oinarria aldatzea, deialdi honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Honela idatzita geldituko da:
“3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik bukaera arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa”.
2.–Inskribatzeko beste epe bat irekitzea, 15 egun baliodunekoa, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe berri horretan ez dute berriz izena eman beharko jada izena emanik dutenek.
Informazio gehiago: