Aldi baterako langileak egonkortzeko prozesuak

2021eko abenduaren 28an 20/21 Legea onetsi zen, zeinak premiazko neurriak ezartzen dituen enplegu publikoaren behin behinekotasuna murrizteko.

Hala, Legeak bitarteko funtzionarioentzako araudi berria eta langileak egonkortzeko bi prozesu berri ezartzen ditu. Bi prozesu horiek epe zehatzetan egin beharko dira eta epeak luzaezinak izango dira. Epe horiek bete ahal izateko, Espainiak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean hartutako konpromisoen arabera Europatik jasoko dituen funtsak iritsi beharko dira.

Aranguren Ibarreko Udalak, 2022ko urriaren 25eko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: “Nafarroako administrazio publikoetako aldi baterako enplegua murrizteko presazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. Tituluan jasotako arauketari hein batean atxikitzea”.

Osoko Bilkurako Ziurtagiri (Tamaina 161 Kb)

Aranguren Ibarreko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa
MEREZIMENDU LEHIAKETA bidez betetzeko deialdia
LEHIAKETA - OPOSIZIO bidez betetzeko deialdia

ALDI BATERAKO LANGILEAK EGONKORTZEKO PROZESUAREN AZKEN BERRIAK:
Volver arriba