Amaituta Aranguren Ibarreko Udaleko aldi baterako langileak egonkortzeko prozesua
Prozesua 2024ko abenduaren 31n amaitu zen eta plantillako 32 plaza egonkortu ditu.

2024ko abenduaren 31n amaitutzat eman zen Aranguren Ibarreko Udaleko aldi baterako langileak egonkortzeko prozesua, 2021eko abenduaren 28an 20/21 Legearen bidez onartua.
Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko lege horren helburu nagusia sektore horretan plazak egonkortzea zen eta bi prozesuren bidez egin da. Prozesu horiek pasaden abenduaren 31 baino lehen egin behar ziren.
Hala, 2022ko urriaren 25eko osoko bilkuran, Aranguren Ibarreko Udalak partzialki bat egin zuen Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioarekin.
Era berean, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hogeita zortzi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zuen, bai eta Aranguren Ibarreko Udaleko plantilla garbitzeko langile lanpostu bat, hainbat zerbitzutako ofizial bi lanpostu eta kultur koordinatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ere.
Ondorioz, 2024ko abenduaren 31n egindako azken kargu-hartzearekin Aranguren Ibarreko Udalak hautaketa prozesuak epearen barruan amaitu ditu eta plantillako 32 plaza egonkortu ditu, behin-behinekotasuna murriztuz.