2025eko urtarrilak 13
Amaituta Ilundaingo ‘Baso Biziduna’ ibilbidearen birmoldaketa
Ibilbidearen birmoldaketa Ilundain Fundazioak egin du, Aranguren Ibarreko Udalaren finantzazioarekin.

Joan den abenduan amaitu zen Ilundainen dagoen eta familia osoarentzat egokia den 5,5 kilometroko ‘Baso Biziduna’ ibilbidearen birmoldaketa.
Ibilbide hau Ilundain Fundazioak eraiki zuen 2015ean Aranguren Ibarreko Udalaren laguntzarekin, eta artea eta natura uztartzen dituen gune gisa finkatu da, ingurumena zaintzearen inguruan jendea sentsibilizatzea helburu duten zurezko tailuekin.
Hala ere, denboraren poderioz, ibilbideko tailu eta elementu batzuk hondatuta edo bandalismoak jota zeuden eta, ondorioz, duela gutxi berritu egin ziren. Horrela, bada, Ilundain Fundazioa tailak, bankuak, seinaleak eta kartelak konpontzeaz edo ordezkatzeaz arduratu zen, Aranguren Ibarreko Udalaren finantzazioari esker.