2024ko abenduak 4

Anima zaitez abenduaren 10ean ‘Jolasaren garrantzia. Jostailua jostatzeko da, ez ikasteko’ hitzaldian parte hartzera

Ekitaldia 17:00etan Udaletxeko Mutiloa aretoan izango da.

Foto noticia

Abenduaren 10ean, 17:00etan, ‘Jolasaren garrantzia. Jostailua jostatzeko da, ez ikasteko’ hitzaldia izango da Aranguren Ibarreko Mutiloa aretoan. 

Solasaldia Txusma Azkona pedagogo Piklerrek emango du. Azkona Plisti-plasta familia eta jolas guneko kidea eta Aranguren Ibarreko Ttipi-ttapa Udal Haur Eskolako trebatzailea da. 

Udalak herritarrak gonbidatzen ditu haurrentzako jolasari balioa ematen dion hitzaldi honetara. Sarrera librea da aretoa bete arte. 

Informazio gehiagorako kontsulta ezazu kartela PDF formatuan.

Volver arriba