2026ko urtarrilak 28

Apunta itzazu zure seme-alabak ‘Inauterien doinura’ tailerrean!

Jarduerak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, 2026ko otsailaren 4an eta 5ean irekiko du izen emateko epea erroldatutako pertsonentzat. Erroldatugabeek, aldiz, otsailaren 6an, ostirala, eman ahal izango dute izena.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko  Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ‘IInauterien doinura’ tailerram antolatu du, 2014 eta 2022 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzendua. Jarduera honek musikaz beteriko esperientzia sortzailea eskaintzen du, emozioak garatzeko jolas eta dibertsio giroan parte hartzen dutenak bilduko dituena.

Tailer honek, inauterietako ospakizunen barruan, parte hartzen duten haurren sormena eta irudimena suspertzea du helburu. Jarduera dinamikoekin eta talde-jokoekin, haurrek egun batzuk biziko dituzte musikaren erritmoan.

Tailerraren datak:

  • aukera: 2026ko otsailaren 16tik 20ra (5 egun, astelehenetik ostiralera).
  • aukera: 2026ko otsailaren 16tik 17ra (2 egun, astelehena eta asteartea).

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: Mutiloako Irulegi Ikastetxe Publikoa.

Erroldatuentzako prezioak:

  • Bost egun: 30€ haur bakoitzeko.
  • Bi egun: 12€ haur bakoitzeko.

%25eko deskontua: jardueran Ibarrean erroldatutako hiru seme-alaba edo gehiago inskribatuz, hirugarrenetik aurrera beherapena aplikatuz.

Erroldatugabeentzako prezioak:

  • Bost egun: 60€ haur bakoitzeko.
  • Bi egun: 24€ haur bakoitzeko.

 

Izen-ematea: 948 012 012ra deituz, 08:00etatik 18:00etara.

  • Erroldatutako pertsonak: 2026ko otsailaren 4an eta 5ean, asteazkena eta osteguna.
  • Erroldatu gabeko pertsonak: 2026ko otsailaren 6an, ostirala.

Onartuen ordainketak izena emateko unean bertan egingo dira, Visa txartelaren bidez, 2026ko otsailaren 4an eta 5ean erroldatuentzat, eta 2026ko otsailaren 6an, erroldatu gabeko pertsonentzat, baldin eta plaza librerik badago.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik familiak beraien seme-alabak inskribatzera animatzen ditugu dibertitzeko, ikasteko eta ospatzeko aukera paregabe honetaz gozatzeko!

Kontsulta ezazu inauterietako tailerraren informazio guztia hemen klik eginez.

Volver arriba