Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailaren 15ean

Abian jarri da “Aranguren Ibarra: Ingurune Zoriontsuak Sortzen” proiektua

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalaren Ingurumen eta Berdintasun Alorrak atseginez jakinarazi nahi dizue abian jarri dugula “Aranguren Ibarra: Ingurune Zoriontsuak Sortzen” izeneko proiektua. Aranguren Ibarreko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko prozesu parte-hartzaile bat da. Izan ere, herritarren beharrak eta nahiak zein diren jakinez, jendearen ongizatea berreskuratu nahi dugu pandemiaren ondotik.

Azken buruan, Aranguren Ibarreko Udalak ongizatea eta jasangarritasuna sustatzeko egindako ahaleginei eman nahi zaie jarraipena; bereziki, Garapen Jasangarriko Helburuei eta Agenda 2030i bultzada emateari begira,  bai eta Zainketen, Erantzunkidetasunaren eta Kontziliazioaren aldeko Itunari nahiz Berdintasun Planari begira ere.

Ekimena herritar guztiendako da eta bi ataletan dago banatua:

  •         Jarduera jostagarriak eta hezigarriak uztail eta abuztuan zehar, Udalaren kanalen bidez argitaratuko ditugunak, webean eta sare sozialetan.
  •         Lau tailer parte-hartzaile, irailean eta urrian egiteko, hots, aurkezpen eta adoste tailerra (irailaren 15ean, Mutiloan); abian diren ekimenak eta etorkizuneko ongizaterik handienaren inguruko ikuspegia identifikatzeko tailerra (irailaren 22an, Taxoaren); beste topaketa bat ongizatea hobetzeko jarduerak identifikatzeko, eta ahalik eta ikuspegirik onenerantz jotzeko zubiak eraikitzeko (irailaren 29an, Zolinan), eta azkenik, Ongizatearen Plan Estrategikoaren aurkezpena eta lortu diren emaitzen ospakizuna (urriaren 13an, Mutiloan). Era berean, ongizateari buruzko inkesta bat eginen dugu eta, tailer guztietan, ongizateari buruzko prestakuntza-pilula bat izanen da.

Informazio guztiaren berri izateko, sar zaitez proiektuaren web atalean, https://www.aranguren.es/arangurenfeliz/   webaren bidez, eta Udalaren sare sozialei arreta egitera gonbidatzen zaitugu.

Edozein zalantza argitzeko edota ezer esan nahi badiguzu, jo guregana: Guiomar Santamaría (Ingurumen teknikaria) medioambiente@aranguren.es; Josune Antxo Adot (Berdintasun teknikaria) igualdad@aranguren.es; eta Leire Iriarte Cerdán (El Buen Vivir-eko koordinatzailea), hau da, proiekturako laguntza teknikoa, hola@elbuenvivir.org helbidean.

Diptikoa