2013ko uztailak 30

ARANGUREN IBARREAN EGINDAKO TXIMELETEI BURUZKO IKERKETAREN EMAITZAK.

Duela urte eta erdi, Naturguneatik Zerynthia elkartearekin harremanetan jarri ginen. Gure helburua Ibarreko eguneko tximeletak hobeki ezagutzeko aukera emango zigun ikerketa egitea zen. Ingurumenean intsektuen duten papera oso garrantzitsua da; beraz, beraien babeserako neurri egokiak hartu ahal izateko, beren banaketa eta biologiari buruzko jakintzan sakontzea nahitaezkoa da.

Tximeletak dira intsektuen artean hirugarren talde handiena. Mundu osoan, 157.000 espezieren ezaugarriak daude jasota. Gehienak gaueko tximeletak dira. Espainian eguneko 230 espezie daude, eta horietatik 166 Nafarroan daude. Ikerketa egiteko urteko momentu ezberdinetan zenbait laginketa egin ziren Ibarrean zehar, kasu batzuetan baita gauez ere gaueko tximeleten taldera lehenengo hurbilketa bat egiteko.

Ikerketa honen argira Ibarrean tximeleta espezie aberastasun handia dagoela esan daiteke, batez ere Taxoareko hegoaldeko hegalean eta Lakidain mendian. Bertan 98 espezie aurkitu dira, zabalera handiagoko natur parke askotan baino gehiago, eta gainera, horietako 2 legeak babestuta daude.

Gaueko tximeleten artean ere aurkitu dira babestutako bi; bat Actias isabelae da, Iberiar Penintsulan bakarrik aurkitu daitekeen espeziea eta Europako ederrena dela esaten dena.

ARANGUREN IBARREKO TXIMELETAK LIRUBUAREN AURKEZPENA.

Maiatzaren 20an, astelehena, argazki politez hornitutako eguneko tximeleten gida aurkeztu zen. Gida horrek, Aranguren Ibarrean dauden tximeletan ezagutzeko aukera emango dizu, baita Naturgunearen enkarguz liburuaren egileek, Yeray Monasterio eta Ruth Escobés-ek, egindako ikerketaren emaitzak ere.

Ibarreko tximeletei buruzko gauza gehiago ezagutu nahi badituzu, liburuaren ale bat eskatu dezakezu posta elektronikoz (medioambiente@aranguren.es) edo Naturguneatik arreta ordutegian pasatuz. Ale kopurua mugatua da, ez zaitez batere gabe geratu.

Volver arriba