Aranguren Ibarrean Ondarearen Europako Jardunaldiak
2023ko irailaren 22an, 23an, 24an, 29an eta 30ean eta urriaren 1ean Nafarroako Gobernuak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira. Lurralde osoan zehar agenda bat egongo da, data horietan jarduerak izango dituena. Hemen, Aranguren Ibarrean, doako jarduera hauek eskaintzen ditugu euskaraz:
Irailaren 22a:
Sorioneku erakusketa! 50 eskultorek hartu dute parte Sorioneku! erakusketa-proiektuan. 2.100 urte euskara eta euskal eskulturan. Erakusketa Aranguren Ibarreko Kultur Etxean jarriko da irailaren 1etik aurrera eta irailaren 22an bisita gidatuak egingo dira (euskaraz eta gaztelaniaz).
Erakusketa Eskuahaldunak Euskal Herriko Eskultoreen Elkartearena da.
Publiko orokorrari zuzenduta dago. Erakusketak irauten duen bitartean, eskola-bisitak egin ahal izango dira Mutiloako zentroetara.
Irailaren 30ean:
LARUNBATA, irailak 30 (11:00etan): Ibilbide toponimikoa familian egiteko (Aranipuinak – Taxoare/Tajonar) ibilbidearen hasieran, Taxoareko Iturrian euskarazko ipuin kontalaria izango dugu (eguraldi txarrarekin kontzejuaren etxean egingo da).
2021ean 5 ibilbide toponimiko prestatu ziren Aranguren Ibarrean. Toponimia kultur ondarea da, proiektu honen bidez bizirik mantentzen dena, eta informazioa Ibarreko jende guztiarentzat eskuragarria eta erakargarria da, adina adota generoa edozein delarik ere.
IRTEERA ETA IPUIN KONTALARIAK: Ibilbide toponimikoa eta ipuin kontalaria
Urriaren 1ean:
IGANDEA, Urriak 1 (12:00etan): Zeramika (arkeologiko) tailerra euskaraz, Labianoko plazan (eguraldi txarrarekin kontzejuko etxean egingo da).
Zeramikaren lanketa duela bost mila urtetik ezagutzen da gure lurraldean. Buztinaren hautaketatik hasi eta bere lanketa ezberdinaren bidez, jendarteen behar ezberdinei erantzun izan zaie, bertako lehengaiak erabiliz eta artisautza teknika ezberdinak garatuz duela ehun urtera arte. Aranguren ibarreko, Irulegiko Burdin Aroko aztarnategian, zein Erdi Aroko gazteluan zeramika andana agertu da eta modu ludiko eta praktiko batetik zeramika horien erregistrora gerturatzea izanen da ikastaroaren helburua, aisialdia eta formakuntza uztartuko diren ekintzan. Arkeologiaz eta buztinaren artisautzaz gain, geologia, ingurumena, paisaia, ondarea eta etnografia bezalako gaiak landuko dira.
Emailea: Aranzadi Zientzia Elkartea.
Haurrentzat gomendatua, 5 urtetik aurrera
Izen-emateak: Kultur Etxeko web orriaren bidez (irailaren 18tik 25era).