2024ko azaroak 13

Aranguren Ibarreko 2024ko Ingurumeneko Argazkien lehiaketaren irabazleak

Foto noticia

Raúl Ayechu Rípodasen ‘La guardiana’ argazkiak, Mutiloatik datorrena, Aranguren Ibarreko Ingurumen Sailak antolatutako 2024ko Ingurumeneko Argazkien Lehiaketako helduen kategorian irabazi du. Bigarren saria, berriz, Mutiloako Imanol Rozas Mateosek irabazi du, “Día de Niebla” lanagatik.

Era berean, lehiaketaren edizio berri honetako haur eta gazteen kategorian, Aaiun Vitaller Gulliverren ‘Escalera de árboles’ (2013 eta 2016 artean jaiotakoen kategorian) eta Uxue Ayechu Iragorriren ‘Espejo’ (2009 eta 2012 artean jaiotakoen kategorian) lanak izan dira irabazleak. 2006-2008 kategoriako lehen postua hutsik geratu da.

 

Lehiaketara aurkeztutako argazkien aukeraketa bat ikusgai egongo da 2025eko urtarrilean Kultur Etxean egingo den erakusketa batean.

Aranguren Ibarreko Udaletik zorionak ematen dizkiegu 2024ko Ingurumeneko Argazki Lehiaketan parte hartu duten guztiei, aurkeztutako lanen kalitate handiagatik, eta hurrengo edizioan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Volver arriba