Aranguren Ibarreko Alkatearen komunikatua 2021 urteko Eguberriak direla eta.

Auzokide agurgarriak,
Urte hau oso zaila izaten ari da guztiontzat eta oraindik ere oso egoera delikatuan gaude, garrantzitsuena osasun egoerari eustea eta elkar zaintzea da oraindik ere, gure bizitzak normaltasunez berrekitea ahalbidetuko duten baldintzak izatera iristen garen arte.
Gure osasunak eta gure senideenak guztiaren gainetik egon behar duenez, baita datorren urtean data hauek elkarrekin ospatu ahal izateko denak hemen jarraitzeko desioak ere, eguberri hauek Mutiloan ezberdinak izango dira. Aurten, Olentzero eta Erregeei egiten zaizkien ohiko ongi etorrien ordez, pertsonaia maitagarri horiek etxeko txikienentzat prestatzen ari diren mezu lasaigarria izango dugu. Adi egon telebistari, Udalaren webguneari eta sare sozialei!!!
Jakingo duzuenez, Irulegi Euskara Taldeak auzokide txikienen gutunak jaso eta Olentzerori emateko zenbait postontzi jarri ditu Ibarrean zehar.
Kultur Etxean ere Olentzero eta Erregeentzako gutunak jasotzeko postontziak dituzue, baita bertan jaso ahal izango dituzuen haiei idazteko gutun ereduak ere. Horrez gain, abenduaren 26tik aurrera Udaletxeko plazan Erregeentzako gutunak uzteko postontzia jarriko da.
Aukera honetaz baliatu nahi dugu hilabete hauetan egindako ahaleginak guztioi eskertzeko eta, eguberri zoriontsua izan dezagun eta 2021ari ilusioz aurre egin diezaiogun, egun hauetan ahalegin txiki bat gehiago egiteko eskaera luzatzeko.
Gure desiorik hoberenak opa dizkizuegu guztioi eta aurten, guztiaren gainetik, osasuna!
Manuel Romero Pardo
Aranguren Ibarreko Udaleko Alkatea