Aranguren Ibarreko udal haur-eskolek 2026-2027 ikasturterako onarpen prozesua datorren astelehenean irekiko dute
Eskaerak modu telematikoan, EDUCA plataformaren bidez, edo ikastetxean bertan izapidetuko dira.
Aranguren Ibarreko haur-eskoletan 2026-2027 ikasturterako izen-emate epea hurrengo astelehenetik, otsailaren 23tik, martxoaren 6ra arte, ostirala, egongo da zabalik.
Hala, interesa duten familiek eskaera telematikoki egin beharko dute, EDUCA plataformaren bidez, edo presentzialki haur eskolan bertan (Ibaialde pasealekua, 1), asteartetik ostiralera 10:30etik 13:00ak arte (edo 948231593 telefonora deituta hitzordua eskatuz, ordutegiz kanpo baldin bada). Eskaera presentzialki egitekotan, eskaera orria eta dokumentazio gustia ekarri beharko da.
Aranguren Ibarrko haur-eskolek ‘Haur eskolako matrikulen lehen pausoak’ do dokumentuan prozesu osoaren laburpena duzue.
Aranguren Ibarreko haur eskolek beharrezko dokumentazio guztia herritarren eskura jartzen dute, eta, horien artean, ‘Haur eskolako matrikulen lehen pausoak’ dokumentua nabarmentzen da, prozesu osoaren laburpenarekin.
Aurten, berrikuntza gisa, Udalaren bi haur eskolen artean aukeratu ahal izanen da (eskola bakoitza aukera bat izanen da, eta lehenengo aukera gisa markatzen denak lehentasuna izanen du). Hala ere, guztiontzat plazak bermatzeko helburuarekin, Udalak beretzat gordetzen du ikasleak bi eskoletako edozeinetan birkokatzeko ahalmena, datorren ikasturterako zerbitzua antolatzeko beharren arabera eta plangintzak zehazten duenaren arabera.
Kontsulta itzazu hurrengo dokumentuak informazio gehiagorako: