2021eko martxoak 22

Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko instalazioetarako on-lineko erreserben zerbitzu berria.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Arloak web-orri honetako Kirolen Atalean Udal Kiroldegiko instalazioak internetetik erreserbatzeko zerbitzu berria abiatu du.

Erreserben modulu honen bidez, aurreko egunetik Aurrera instalazio ezberdinak erreserbatu ahalko dira: pilotaleku estaliko kaleak edo hidromasaje-ontzia, baita fitness jardueretan parte hartzea ere, telefonoz edo kiroldegian bertan egiten diren arau berberekin.

Erreserben modulu hau erabili ahal izateko, beharrezkoa izanen da kiroldegiko abonatua izatea eta harremanetarako datuak eguneratuak izatea, datu hauek eguneratzeko aukera hauek daude:

  • AHAL DELA, posta elektronikoaren bidez: kviedma@aranguren.es
  • Edo Kirol Zerbitzuko bulegoan (aurrez aurre edo teléfono honetara deituta: 948 24 68 50) Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik eta 16:30etik 19:45era.

Kiroldegiko erreserbei buruzko araudi guztia eta COVID-19 delakoaren ondorioz gaur egun hartutako neurriak erreserba-modulu honen erabilerarekin ere mantentzen dira.

 

 

Volver arriba