- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
- >
- Kirola
- >
- Udal-kiroldegiko instalazioen on-line erreserba
Udal-kiroldegiko instalazioen on-line erreserba
Aranguren Ibarreko Udalak Kiroldegiko instalazioak erreserbatzeko eskaerak errazteko, abonatuen esku erreserba-sistema hau jarri du
ERABILERARAKO JARRAIBIDEAK -Garrantzitsua da lehen aldiz erabili baino lehen irakurtzea!-
JARRAIBIDEEN ORRIBIKOA (.pdf) |
ERABILTZAILE ETA PASAHITZA:
- “Erabiltzaile” hutsunean helbide elektronikoa (hobe) edo telefono zenbakia jarri eta “pasahitza”-n (lehenengo aldian) herritar- txartelaren azken sei zenbakiak.
- Helbide elektroniko eta elefono zenbakiari buruzko datuak eguneratu beharko dira Kirol Zerbitzuko bulegoan bertan edo deportes-kirolak@aranguren.es helbidera posta elektroniko bat bidaliz.
BERRETSI:
- Berretsi ondoren, aplikazioak egindako erreserba erakutsiko dizu eta helbide elektronikora jakinarazpena bidaliko du.
- Erreserba aktibo bat dagoen bitartean, aplikazioak ez du utziko instalazio berean beste erreserba bat egiten.
BERTAN BEHERA UTZI:
- Erreserba bertan behera utzi nahi badut?
- Erreserba bertan behera uzteko, posta elektronikoaren bidez edo erreserben aplikazioaren historia eta ezezpenetatik egin ahalko duzu.
ERRESERBAK EGITEKO ARAUAK
Erreserbak, ahal bada, online egiten ahalko dira (webgune honetako erreserba modulua) edota Kiroldegiko telefonora deituz, 948 246 850, betiere erabilera-egunaren bezperan edo egunean bertan.
Erreserbak: Padel eta Tenis pistak eta Frontoia.-
- 16 urtetik gorakoek dute pista erreserbatzeko eskubidea. 16 urtetik beherakoek, berriz, 18 urtetik gorako pertsona abonatu batekin jokatu beharko dute.
- Pista erreserbatu dutenek debekatua dute egun berean beste pista bat erreserbatzea.
- Ezin dugu pistarik erreserbatu beste batzuen izenean guk erabiltzeko.
- Erreserba erabili behar ez bada, gutxienez bi ordu lehenago utzi beharko da bertan behera.
- Erreserbak ordubetekoak izanen dira.
- Gehienez, lau pertsona erreserbatzen ahalko dira ordu-tarte eta pista bakoitzeko.
- Argia behar izatekotan, Kiroldegian sartzeko kontrolean eskatuko da, aurrez dagokion tasa ordainduta.
- Pista erreserbatuko dugu instalazio bakoitzeko kirol modalitatean aritzeko; ez, ordea, beste erabilera batzuetarako.
- Baten batek arau hauek betetzen ez baditu, pistak erreserbatzeko eskubidea gal dezake, Kirol Zerbitzuak egokitzat jotzen duen denbora-tarterako.
Erreserba: Igerilekua eta Jacuzzia.-
- 16 urtetik gorakoek dute igerilekuko kalea edo jacuzzia erreserbatzeko eskubidea.
- 16 urtetik beherakoek debekatua dute jacuzzia erabiltzea. 14 urtetik beherakoek, berriz, heldu batek (18 urtetik gorakoa) lagunduta egon beharko dute igerilekuko kalean.
- Erreserbak 60 minutukoak izanen dira pertsona bakoitzeko, eta gehienez, bi pertsona ordu-tarte eta kale bakoitzeko, eta sei pertsona, jacuzzian.
- Erreserbak igerileku estalirako edo jacuzzirako izanen dira. Ezin da erreserbarik egin bi instalazioetan ordu-tarte bererako.
- Erreserba erabili behar ez bada, gutxienez bi ordu lehenago utzi beharko da bertan behera.
- Baten batek arau hauek betetzen ez baditu, pistak erreserbatzeko eskubidea gal dezake, Kirol Zerbitzuak egokitzat jotzen duen denbora-tarterako.
Erreserbak: Gimnasioa.-
- Pertsona abonatuek dute gimnasioa erreserbatzeko eskubidea baina gimnasioan ere abonatu gisa alta emanik badaude.
- Erreserbak ordubetekoak izanen dira pertsona bakoitzeko, eta gehienez, 35 pertsona ordu-tarte bakoitzeko.
- Erreserbatutako ordua baino 1o minutu lehenago sar daiteke gimnasiora, baina ez lehenago.
- Erreserba erabili behar ez bada, gutxienez bi ordu lehenago utzi beharko da bertan behera.
- Baten batek arau hauek betetzen ez baditu, pistak erreserbatzeko eskubidea gal dezake, Kirol Zerbitzuak egokitzat jotzen duen denbora-tarterako.