2026ko martxoak 6

Aranguren Ibarreko Udalak 2026ko Taxi Bonuaren dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du

Eskaerak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke 2026ko abenduaren 31ra arte.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez, 2026ko Taxi Bonua programako laguntzak eskatzeko epea ireki du. Ekimen hori Ibarrean erroldatuta dauden eta mugitzeko ezintasun larriak dituzten pertsonei garraiobide alternatibo irisgarri bat emateko sortu da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2026ko martxoaren 5ean. Interesa duten herritarrek esteka honetan kontsulta dezakete: Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala

Gainera, deialdiaren oinarrietan onuradunak sartzeko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gainerako xehetasunak kontsulta daitezke:

 

KONTSULTA EZAZU DEIALDIA

 

  • Aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik 2026ko abenduaren 31ra arte.
  • Eskaeren aurkezpena: Presentzialki Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez.
  • Informazio gehiago:
    • Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
    • Mutiloa Plaza z/g, 1. solairua
    • 948151382
    • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Volver arriba