Aranguren Ibarreko Udalaren jakinarazpena

Gaur egun oraindik ez dira osasun arloko alarma eta larritasuna aldatu, eta beraz, prebentzio neurriak mantentzen jarraitzeko eskatzen diegu herritarrei.
Ibarreko bizilagun guztiak behartuta daude neurri hauek betetzera.
Maiatzaren 3tik aurrera, igandea, Aranguren Ibarreko udalerri osoan zehar egin daiteke kirola, bakarka.
Lasterkari eta txirrindularientzako oharra: Aranguren Ibarreko errepidearen muga Aranguren herria igaro ondoren dago, eta hori da muga baimendua.
KIROLARI HORIEI AHOLKUA: herri ezberdinetako herri-guneetan ez sartzea.
Hala nahi duten adineko eta arriskuko pertsonak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin, Udalarekin eta udaltzainekin harremanetan jar daitezke, FFP2 maskarak behar badituzte. Horiek erabiltzea oso beharrezkoa dela uste dugu.
Saihesbidearen beste aldera paseatzea erabakitzen duten Mutiloako bizilagunek muga horiek ez pasatzeko adierazten duten seinaleak aurkituko dituzte bideetan.
Edozein zalantza izanez gero, udaltzainei galdetu beharko zaie: 609429074
Bizilagunak ezin izango dira bizi diren udalerrietatik kanpo atera beren ibilaldietan.