Cl@ve sisteman alta eskatzea

Aranguren Ibarreko Udala Cl@ve plataforman Erregistro Agintaritza gisa behar bezala gaituta dauden Organo edo Erakundeen Erregistro Bulegoko kidea da.
Une honetatik aurrera, edozein herritarrek eska dezake gure bulegoetan Cl@ve sisteman alta ematea.
Horretarako, udaletxeko bulegoetara joan eta nortasuna egiaztatu beharko du, 09:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.
Telefono mugikorreko zenbaki bat eta helbide elektroniko bat eman beharko ditu.
NOLA EGIAZTATZEN DA HERRITARRAREN NORTASUNA?
Espainiako herritarrak:
Espainiako herritarrak aurrez aurre erregistratzeko, nortasuna egiaztatu beharko da indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala (NAN) erakutsiz. Erregistratu beharreko balio-data dokumentuan bertan agertzen dena izango da.
Atzerriko herritarrak:
Atzerriko herritar bat aurrez aurre erregistratzeko, ezinbestekoa da Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ) esleituta izatea, eta zenbaki hori prozesuan erregistratuta geratu beharko da.
Cl@ve sisteman erregistratzen den atzerritarraren nortasuna egiaztatzeko, legezko balioa duen identifikazio-agiri bat eskatuko da: Europar Batasuneko Herritarraren Erregistroaren ziurtagiria edo Atzerritarraren Identitate Txartela (AIT), haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera, jatorrizko herrialdeko agintari eskudunek emana.
ADI, ANT-en ez da dokumentu identifikatzailetzat hartzen, gure herrialdean legezko bizilekua duela egiaztatzen duen dokumentutzat baizik. Identifikazio-prozesua berme guztiekin egin ahal izateko, horretarako emandako dokumentuak erabili behar dira. Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko 4/2000 Legeak pertsona behartzen du bere nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eramatera, jatorrizko herrialdeko agintari eskudunek emana.
AIZaz gain, txartelaren beraren euskarri-zenbakia erregistratu behar da, Nortasun Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuari egingo zaizkion kontsultetan erabili ahal izateko:
- Txartelaren iraungitze-data balio-data gisa jartzen dena izango da.
Adingabeak:
Adingabe baten erregistroa izapidetzen denean, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Adingabearen izenean eskaera egiten duen aitaren, amaren edo legezko tutorearen identifikazioa justifikatzen duen dokumentazioa erakustea, aurreko puntuan ezarritako arauen arabera.
- Guraso-ahala justifikatzen duen dokumentua erakustea: familia-liburua edo horretarako Erregistro Zibilak emandako agiria, tutorea izendatzeko ebazpen judiziala, etab.
- Adingabeari indarreko NANa eskatuko zaio, edo, atzerritarra bada, legez ezarritako dokumentazioa.