2025eko maiatzak 7

Eman bizia zure landareei eta trukatu kimuak Ibarreko Udal Liburutegian!

Naturguneak eta Aranguren Ibarreko Udal Liburutegiak landare-kimuen trukea sustatzen dute Landareekiko Liluraren Hilabetea ospatzeko.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Liburutegi Publikoak, Mutiloan, maiatzean zehar landare-kimuen truke jarduera hartuko du. Ekimen hau Naturguneak antolatu du, ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak, Udal Liburutegi Publikoarekin lankidetzan, 2025eko maiatzaren 18an Landareekiko Liluraren Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauaren barruan. 

Jarduera honen helburua landareekiko interesa sustatzea, auzokideen artean espezieen trukea bultzatzea eta barneko zein kanpoko landare-bilduma bat zabaltzera edo hastera animatzea da. Nahi dutenek liburutegira hurbildu ahal izango dira beraien landareen kimutxoak edo kimuak uztera —ahal dela ontzi birziklatuetan— eta, trukean, beste pertsonek utzitakoak hartu ahal izango dituzte. 

Erosotasun handiagoz landare berriak zaindu ahal izateko, etiketa bat emango da, landarearen oinarrizko informazioa idazteko: izena, zaintza bereziak (ezagutzen badira) eta beste oharrak. 

Naturguneak ibarreko herritarrak truke honetan parte hartzera animatu nahi ditu, izan ere, landareek etxeak edertzeaz gain, osasunerako eta ongizaterako onura ugari eskaintzen dituzte haiek zaintzen dituztenentzat. 

Volver arriba