2025eko abuztuak 22

Eman izena Mutiloako adinekoekin Anaitasun Bazkarian!

Datorren igandean, irailak 14, ospatuko den herriko adinekoak omentzeko jardunaldi honetan meza, herri-bazkaria eta musika izango dira.

Foto noticia

Datorren igandean, irailak 14, Mutiloako adinekoekin Anaitasun Bazkaria egingo da, Aranguren Ibarreko Udalak antolatuta, udalerriko adineko herritarrak omentzeko. 

Eguna 11:30ean hasiko da meza nagusiarekin San Pedro parrokian; Aranguren Ibarreko abesbatzaren partaidetzarekin. Ondoren, 14:00etan, Anaitasun Bazkaria izango da Udal Kiroldegiko frontoian, bazkalosteko musikaz eta herriko nagusien omenezko ekitaldi batez lagunduta. Ekitaldi hori, aurten, bereziki, 1940an jaio eta errekonozimendu honetan parte hartzea onartu duten pertsonei eskainiko zaie. 

Bazkarira joateko ezinbestekoa da aldez aurretik bonua doan ateratzea Udaletxean, irailaren 1etik 8ra, 9:00etatik 11:00etara, NANa aurkeztuz. Gonbidapen hori Mutiloabeitin erroldatutako 65 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago eta ezin da transferitu. Era berean, parte hartu nahi duten eta laguntza behar duten adineko pertsona guztiak Kultura eta Jai Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dira 948 29 08 82 telefonoan, irailaren 4tik 6ra, 12:00etatik 14:00etara. 

Horrela, bada, gonbidatuen zerrendan ez daudenek 34 euroren truke erosi ahal izango dute bonua udaletxean bertan (eskudirutan), eta bazkariaren egunean bertan emango zaie txartela jantokira sartzean. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik herritarrak gure udalerriko adinekoekin Anaitasun Bazkari honetan izena ematera animatzen ditugu, egun atsegin bat igarotzeko. 

OHAR GARRANTZITSUA: gonbidatuen etxeetara bidalitako gutun inprimatuetan akats bat agertzen da hitzorduaren datan, eta data zuzena irailaren 14a da, igandea. 

Volver arriba