2026ko maiatzak 11

Eskatu zure postua Mutiloako Bigarren Eskuko Azokan

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira 2026ko maiatzaren 18tik 29ra edo plazak agortu arte.

Foto noticia

2026ko ekainaren 14an, igandea, Mutiloako Mutiloa Plazak berriz ere Bigarren Eskuko Azokaren edizio berri bat hartuko du. Ekimen hau Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak antolatzen du, Iruñerriko Mankomunitatearen laguntzarekin.

Azoka 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, berrerabilpena, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatzeko helburuarekin. Horrela, egoera onean dauden objektuek bigarren bizitza bat izan dezaten ahalbidetuko da. Hala, norbanakoek, elkarteek, eta kolektiboek produktuak (liburuak, arropa, oinetakoak, osagarriak, etab.) eskain ditzakete, betiere garbi eta egoera onean badaude.

Hala, postu bat jartzeko interesa duten pertsonek edo erakundeek eskaera www.mcp.es webgunearen bitartez aurkeztu beharko dute eskaera, maiatzaren 18tik 29ra.

Gainera, aurten Mutiloako Bigarren Eskuko Azokan haurrek berrerabilitako materialekin jostailuak eta bestelako objektuak sortzeko aukera izango dute haurrentzako eskulan tailerrean, Mankomunitateko monitorekin.

Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditu, Ibarrean lankidetza eta berrerabilpena sustatzen dituen jarduera baita.

Volver arriba