2026ko maiatzak 8

Eskuragarri Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren 71. buletina

Udako hiri-kanpaldia eta Aranguren Ibarreko Haurtzaroaren Diagnostikoa, nabarmenen artean.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 2026ko maiatzarako bere 71. informazio-buletina kaleratu du.

Bertan, ekainaren 22tik uztailaren 3ra eta uztailaren 20tik abuztuaren 28ra izango den udako hiri-kanpaldiei buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu. Buletinak Udalak abian jarri duen Aranguren Ibarreko lehenengo Haurtzaroaren Diagnostikoa ere biltzen du, baita ‘Errespetuzko banaketak’ sentsibilizazio kanpaina eta hainbat familia-jarduera, hitzaldi eta lan aurreko tailerrak.

Kontsulta ezazu programazio osoa hemen klik eginez!

Volver arriba