2022ko uztailak 27

INAIK etxeko langileentzako doako aholkularitza-zerbitzua martxan jarri du

Foto noticia

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak duela hiru hilabete etxeko langileentzako doako aholkularitza-zerbitzua jarri zuen abian, Gaztelan Fundazioaren bidez eskainia.

Jakina da kolektibo horretako gehienak emakumeak direla, eta lan-baldintzak gogorrak izateaz gain, soldata baxuak dituztela. Gainera, bakarrik lan egiten dute, etxe batean edo gehiagotan. Bakardade eta babesgabetasun sentimenduak izaten dituzte maiz. Ulergarria, bai, baina jasanezina.

Aholkularitza juridikoa astelehen arratsaldean dago zabalik, 16:00etatik 19:00etara, Iruñean. Hurrengo bi hilabeteetan uztailaren 18an eta 26an egongo da irekita, abuztuko astelehen guztietan bezala, 15ean izan ezik, egun hori jaieguna baita.

Hitzordua 948136020 telefonoan hartu daiteke.

Gainera, NABIk eta Gaztelan Fundazioak “2022 Etxeko langileentzako gida” argitaratu dute
https://www.igualdadnavarra.es/eu/etxeko-enplegu-aholkularitza, etxeko llangileen eskubideak zabaltzeko,

Informazio gehiago:
NABIren webgunean eta informacioninai@navarra.es

Volver arriba