2023ko apirilak 22

Euskara ikasten duten helduentzako bekak 2023

Foto noticia

Udalak, urtero bezala, 2023 honetan ere diru-laguntzak onartu ditu 2022/23 ikasturtean euskara ikasten ari diren edo ikasi duten helduentzat.

Eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, Ibarrean erroldaturik egon edota bertan jendaurrean lan egin. Gainera, laguntza jaso ahal izateko, gutxienez ikastarora %75eko asistentzia egiaztatu beharko da.

Eskaerak Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan edo Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik 2023ko urriaren 6ra arte.

Eskabide orokorrarekin batera, eskatzaileak ikastarora joan izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta, hala badagokio, Ibarrean jendaurrean lanean aritzearena. Matrikularen ordainagiria eta 2022/23 ikasturtean euskara ikasteko beste diru-laguntzarik jaso ez duela dioen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko dira. Diru-laguntza zein banku-libretan sartu nahi den, haren lehen orriaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

DEIALDIA (pdf. 881 KB)

ESKAERA EGITEKO INPRIMAKIA (.pdf 1MB)

ZINPEKO AITORPENA (.pdf 801 KB)

HELDUENTZAKO BEKEN EBAZPENA (.pdf 386KB)

Volver arriba