2026ko otsailak 3
Euskara Zerbitzuak bere 50. buletina argitaratu du Korrikaren 24. edizioari buruzko informazio guztiarekin
Euskararen aldeko martxak Mutiloagoiti zeharkatuko du berriro 2026ko martxoaren 22an, ‘Euskara gara’ lelopean.
Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak bere 50. buletina kaleratu du datozen hilabeteetarako.
Bertan, Korrikaren 24. edizioari buruzko informazio guztia ikus daiteke; aurten ere, ‘Euskara gara’ lelopean, 2026ko martxoaren 22an, Mutiloagoititik pasako den euskararen aldeko martxa aldarrikatzailea.
Egitarauak Ibarreko ikastetxe publikoetan izena emateko epeei buruzko informazioa ere jasotzen du, baita martxora arte egingo diren tailer eta jarduera kulturalei buruzkoa ere.