Ezagutu Gabonetan gozatzeko euskarazko jarduerak
Magia, antzerkia eta ipuin-kontalariak aurtengo euskarazko Gabonetako egitaraua osatzen dute, eta izen emateko epea abenduaren 15ean, astelehena, irekiko da.
Olentzero eta Maridomingi abenduaren 24an Ibarrera iritsi ondoren, Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako egitarauak hainbat proposamen eskainiko dizkio publiko txikienari.
Hala, abenduaren 29an, astelehena, 18:00etan, Kultur Etxeko auditorioak ‘Eguberriko Kontuak’ izeneko antzerkiztaturiko ipuin-kontalari saioa hartuko du, Itziar Saenz de Ojerrek sortuta. Jarduera 3 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
Abenduaren 30ean, berriz, magiak Ibarra bi jarduerekin hartuko du Walas magoaren eskutik.
Goizean, 11:00etatik 13:30era, doakoa izango den magia tailer bat egingo da 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Kultur Etxean. Bertan, parte hartzaileek hainbat trikimailu ikasi ahal izango dituzte Walas magoaren laguntzarekin. Izena emateko euskera@aranguren.com helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko da, haurraren izena, jaioteguna, harreman zenbakia eta Ibarrean erroldatuta dagoen ala ez adieraziz.
Arratsaldean, 18:00etan, tailerreko parte hartzaileek Walas magoarekin batera antzerkiztaturiko magia ikuskizun bat egingo dute Kultur Etxean. ‘Osaba Patxikuren Etxe Zaharra’ izeneko ikuskizun hau doakoa eta herritar guztiei irekia izango da. Lekua hartzeko, sarrerak aurrez aurre Kultur Etxeko leihatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo saioa hasi baino 30 minutu lehenago, edo online, www.aranguren.es/kultura webgunearen bidez, lortu ahal izango dira.
Bi kasuetan, sarreren salmenta abenduaren 15ean 10:00etan hasiko da erroldatutako pertsonentzat, eta abenduaren 18an erroldatugabeentzat.
Euskara Zerbitzutik herritarrak prestatu diren hainbat jardueretan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, Ibarreko familiek euskararekin duten harremana modu positiboan garatzen duten bitartean gozatu ahal izan dezaten.