2022ko martxoak 11

FAMILIENTZAKO TAILERRA: “Autocuidado para madres y padres”

Foto noticia

Tailer hau 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da, eta doakoa da.

Familiako bizikidetza eta eguneroko karga guztiak estres etengabearen iturri dira askotan, eta guraso garenez, kudeatu egin behar ditugu. Gure ongizate fisiko eta emozionala zaindu beharra dugu gure seme-alaben eskari eta gure beharretarako prest egon ahal izateko.

Antsietatea, asaldura, agobioa, pentsamendu “zentzugabeak” eta toxikoak, kezkak… eta ezinegona sortzen digun guztia gutxitzen lagunduko diguten estrategiak ikastea, nork bere burua zaintzea da; jatea edo lo egitea bezain beharrezkoa gure bizitzan.

Estresaren Aurkako Pilula bat aurkezten dizuegu, lasaitasuna berreskuratzen lagunduko dizuena, eta gorputz-buru eta emozioak orekatzeko estrategiak irakatsiko dizkizuena.

  • Datak: Martxoak 30 eta apirilak 6 eta 13, asteazkenak.
  • Ordutegia: 16:30etik 18:30era.
  • Izen Emateak: Martxoak 14 eta 18 bitartean, 012ra deituz 8:00etatik 18:00etara (deiak 0,34 €-ko
    kostua du). Tarifa finkoa dutenek 948 012 012 telefonora deitu dezakete, doan.
  • Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa (Mutiloa).
  • Emailea: Lourdes Díez, psikoterapeuta.
Volver arriba