2025eko abuztuak 20

Gozatu Labianoko jaiak 2025eko abuztuaren 29tik irailaren 1era

Musika, bazkari eta afari herrikoiak, adin guztietarako jarduera eta txapelketa ugari, lau jaiegunetan zehar.

Foto noticia

2025eko abuztuaren 29an, arratsaldeko 19:30etan, lau dibertsio-egun hasiko dira Labianon, eta 2025eko irailaren 1era arte iraungo dute. Txupinazoak eta Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Gaiteroen Konpartsak Igandea Txarangarekin batera girotutako errondak emango diete hasiera jaiei. Lehenengo jaiegunak musika ugarirekin jarraituko du, 23:00etatik aurrera, Biziraun Erromeria eta Iñaki Sierra DJaren kontzertuarekin. 

Hilaren 30ean, larunbata, adin guztiek gozatzeko aukera izango dute: jarduerak haurrentzako parkeetan, haurren eta helduen mus-txapelketak Larrazkoa Elkartean, erronda modernoa Elektropikala Elektrotxarangarekin, ‘Los Benis’ kontzertua, suzko zezena eta, eguna amaitzeko, DJ sorpresa, 01:00etan. 

Gainera, afari herrikoia egingo da Euskalparrilla cateringarekin (aldez aurretik izena eman beharko da abuztuaren 28a baino lehen Larrazkoa elkartean eta abuztuaren 23an eta 24an txartelak salduko dira Larrazkoan bermutaren orduan). 

Igandean, hilak 31, festak aurrera darrai: pilota partiduak Aranpilotaren eskutik, Eukaristiaren ospakizuna, ‘Irulegi trikitixa eskola’-rekin girotutako bermuta, mus txapelketako final-laurdenak eta finalerdiak, masterclass eta dantza latinoen erakustaldia ‘Isusko y Carol’ akademiarekin eta txokolatada karpan. 

Gauean, suzko zezena eta herri afari autokudeatua egongo dira, sorpresa bereziarekin, ‘Noticiero’-ren itzulerarekin. 

Jaietako azken egunean, irailaren 1ean, auzotarrek primeran pasatuko dute haurrentzako tailerrean ‘Zirko loretsua’-rekin, herri-bazkarian (izena hilaren 29a baino lehen eman behar da Larrazkoan, mus-txapelketako finaletan, ‘Ibiza’ gaitzat duen errondarekin ‘Elektrotxaranga Burrunba’-rekin. Eta jaiak ixteko azken ekitaldiak hauek izango dira: suzko zezena, sari banaketa, tortillada karpan, ‘Luziano + FRN’ -ren emanaldia eta Gaixoa Ni. 

Abuztuaren 29an eta 30ean ‘Joan eta etorri’ -a egongo da. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Festetako Zerbitzutik, Labianoko jaietan parte hartzera eta gozatzera animatzen zaituztegu. 

Ikusi programazio osoa hemen klik eginez! 

Volver arriba