Hiri Ekintzako Plan Berezi: Ibaialde

Ibaialde aldeko bizilagunen artean desadostasunak sortu dira etxebizitzen atzeko aldean ataripeak eraikitzearen ondorioz, eta egoera hori arautzeko asmoz Udalak jarduketa horiek bermatuko dituen hirigintzako tramitazioa egingo du, gure ustez hobekuntza orokorra baita bizilagun guztientzat.
Proposamena karrerape edo ataripeak gehienez ere lur-zatiaren zabalera osoan fatxadatik 4 metro linealeko sakonera okupatzekoa da.
Hirigintza figura, hiri lurzoru finkatuko jarduketa denez, Hiri Ekintzako Plan Berezi bat da, eta haren tramitazioa toki entitateari dagokio.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7.3 artikuluaren arabera, hiri-jarduketako plan bereziek herritarren parte-hartze erreala eta eraginkorra izango dute plan horiek egiten eta berrikusten, Gardentasunari eta Gobernuari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan ezarritako printzipioen eta eskubideen arabera.
Gonbidapen honen bidez, partaide egin nahi zaitugu, zure eta gainerako bizilagunen iritziekin batera zure iradokizunak eta kezkak azal ditzazun. Zure iradokizunak Udalaren webgune eta bulegoetan aurkeztu ahal izango dituzu, edo egoitza elektronikoan dagoen erregistro elektronikoaren bidez.
Iradokizun horiek aurkezteko epea 2020ko martxoaren 31an bukatuko da.
Mila esker zuen laguntzagatik