2024ko maiatzak 22

Hiri Kanpaldia 2024

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatzen duen Hiri Kanpaldiak, batez ere, Aranguren Ibarreko emakume eta gizonen familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzea du helburu, eta, horrez gain, 4 urtetik 12ra arteko (2012tik 2020ra bitartean jaiotakoak, biak barne) haurrentzako aisialdiko baliabide garrantzitsua da. Behar bereziak dituzten haurrak onartzen dira.

Datak:

  • Ekainaren 24tik 28ra
  • Uztailaren 15etik abuztuaren 30era

Ordutegia: 

  • Jantoki zerbitzua barne: Goizeko 7:45etik 15:15era
  • Jantoki zerbitzurik gabe: Goizeko 7:45etik 14:00etara

*Sarrera goizeko 7:45etik 9:00etara egiten ahalko da. Irteera 13:30etik 14:00etara egiten ahalko dute jantoki zerbitzurik ez dutenek eta 14:30etik 15:15era jantoki zerbitzua dutenek.

KANPALDIAREN PREZIOA

ERROLDATUAK

  • Haur bat: 50 € astean.
  • Bi haur: 87,50 € asteko.
  • Hiru haur: 115,62 € asteko

EZ ERROLDATUAK

  • Haur bat: 100 € asteko
  • Bi haur: 200 € asteko
  • Hiru haur: 300 € asteko

Jantoki zerbitzua nahi izatekotan:

  • Haur bakoitzeko asteko prezioa: 45 € (9€/eguneko).

Izen emateak eta ordainketa: 

  • Maiatzak 28, 29 eta 30, erroldatuak 31 erroldatu gabeak (plaza libreak geratzen badira)
  • 948 012 012 telefonora deituz (doan tarifa laua duten telefonoentzat) edo 012ra (deiaren kostua 0,34€)
  • Ordutegia 08:00etatik 18:00etara

Lekua: 

  • Gehien bat, Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoan

Informazio gehiago (.pdf 2MB)

Volver arriba