2025eko maiatzak 15
Hurbildu zaitez UD Mutilvera klubaren omenaldira, RFEFko 2. mailara igotzeagatik!
Ekitaldia bihar, maiatzak 16, ostirala, 19.30etan, izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

UD Mutilvera kluba RFEFko bigarren mailara igo dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak omenaldia egin nahi dio klubari, eta honen poza partekatu nahi du bertako bizilagunekin.
Ekitaldia bihar, maiatzak 16, ostirala, 19.30etan, izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Ekitaldian zehar, taldeak bere esfortzuagatik eta bere kirol lorpenengatik errekonozimendua jasoko du.
Ekitaldi ofizialaren ondoren, taldea Udaletxeko balkoira aterako da, plazara hurbiltzen diren pertsona guztiekin ospatzeko, komunitate osoari irekitako jai-topaketa batean.
Aranguren Ibarreko Udaletik gure taldeak merezi duen harrera beroa egitera animatzen zaituztegu. Zuen zain gaude lorpen handi hau ospatzeko!