Ingurumen hezkuntzak ikastetxeetan: Eskola baratzeak
Begira zeinen itxura ederra hartzen ari diren San Pedro ikastetxeko eskola-baratzea eta tximeleten oasia. Udaleko lorezaintza zerbitzua ari da inguru hori sortzen. Oasia lagungarria izanen da hiri-inguruneetako intsektu polinizatzaileak kontserbatzeko, eta baratzeari esker, berriz, ikasleek gauza asko ikasiko dituzte landareei buruz eta elikagaien laborantza ekologikoari buruz.
Hemendik gutxira, lorezaintza zerbitzuak Irulegi ikastetxe publikoko lursail bat moldatuko du bertan baratzea jartzeko. Patioa, gainera, itxura hartzen ari da. Oraingoz, belarra noiz sendotu zain egon beharko dugu zapaltzen hasteko. Zuhaitzek, berriz, denbora puska bat beharko dute hazten joateko eta patioan itzala izateko; gero, dena prest dagoenean, patioa gozamen ederra izanen da. Arlo askotako jendeak parte hartu du patioaren diseinuan, hala nola irakasleek, ikastetxeko familien ordezkariek, bai eta udaleko teknikariek eta politikariek ere.
“Planetarekiko maitasuna sustatu beharra dago haurrengan, planeta salbatzeko eskaera egin baino lehen”. Heike Freire