Instalazioetan sartzeko eta ibiltzeko neurri orokorrak – Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegia – COVID-19

Protokolo honetan ezarritako jarraibideak aldatzen ahalko dira, bai interes orokorrarekin bat, bai COVID-19aren kontra ezarri diren osasun araudi eta gomendioetan aldaketak badira.
Instalazioetan sartuko diren pertsonak abonatuak izanen dira edo instalazioetan egiten diren ekitaldietako batean ari direnak. Nahitaezkoa da irakurgailutik pasatzea herritar txartela edo kirolari-laguntzailearen txartela, hala sarreran nola irteeran.
Musukoa beti erabili behar da instalazioan sartzeko eta barnean ibiltzeko (6 urtetik aurrera). Instalazioan sartzea eragotziko zaie betebehar hori betetzen ez dutenei.
Instalazioetarako sarbideetan hidro-gela emateko gailuak paratu dira eskuak desinfektatzeko.
Gomendatzen da gehienez pertsona bat joan dadila kirol jardueretan parte hartzen duen haur bakoitza laguntzera.
Debekatua dago pabilioiko pasabideetan eta jendea ibiltzen den eremuetan egotea; eserita egon beharra dago harmailen eremuko jarleku erabilgarrietan, eta ez beste inon, betiere gomendatutako tartea gordeta.
Harmailen eremuan, nahitaezkoa da musukoa erabiltzea, eta debeku da jatea harmailetan egon bitartean.
Indarrean den araudiarekin bat, instalazio guztietako edukierak mugatu dira eta soilik bakanako dutxak erabil daitezke.
Ez da inor instalazioetara joanen, sukarra badu edo COVID-19ari lotuta egon daitekeen beste edozein sintoma izanez gero, edota COVID-19ak jotako pertsonen hurbileko kontaktua izanez gero.
Uneoro beteko dira arduradunek emandako oharrak, hau da, zaintzaileek, sorosleek, mantentze-lanetako langileek, monitoreek eta entrenatzaileek emandakoak. Arduradunek arauak erabiltzaileei uneoro betearazteko ahalmena dute, bai eta erabiltzaileak kanporatzeko ahalmena ere, oharrak betetzen ez badituzte edota beste pertsona batzuen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen badituzte.