2025eko urriak 24

Irekita 31192 Gazte Gune berria

Gazteei zuzendutako espazio berri hau eraikin jasangarri, inklusibo eta moldagarri gisa diseinatu da eta 1.500m² baino gehiago eskaintzen ditu Ibarreko gazteriarentzat.

Foto noticia

Gaurtik aurrera, Aranguren Ibarreko gazteek topagune berri bat dute: 31192 Gazte Gunea, atzo Mutiloan 80 inguru tokiko agintari, erakundeetako ordezkari eta ibarreko kolektibo ugariren aurrean inauguratuta. 

Ekitaldia eraikinaren sarrerako atarian egin zen, eta Iratxe Úriz Kultura zinegotziak aurkeztu zuen Lino Otano Udal Musika Eskolaren laguntza musikalarekin. Bertan, Manuel Romero alkateak; Álvaro Arellano Gazteria zinegotziak; Cristina Ojer Euskara zinegotziak; eta Txema Burgaleta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariak hitz egin zuten. Gainera, proiektuaren arkitekto eta obra-zuzendariak, Javier Barcos eta Iñaki del Prim, espazio berriaren bisita gidatua egin zuten aurkezpen gisa. 

Diseinu jasangarria, inklusiboa eta moldagarria 

Arkitektoen arabera, 31192 Gazte Gunea jasangarritasun-irizpideak eta genero-ikuspegia kontuan hartuta diseinatu da, ingurune funtzional, moldagarri eta segurua sortzeko helburuarekin. 

Eraikinak ikusgarritasun bisuala ere sustatzen du; horri esker, erabiltzaile guztiek erosotasun eta segurtasun sentsazioa izanez, eta barruko zein kanpoko ingurunea ikus daiteke, kalistenia parkea zein etorkizunean izango den pump-track pista barne. 

Eraikinak beheko solairua du, eta 886,30m²-ko barne-azalera eta 627,6m²-ko atari estalia dauzka, kanpoko erabilera-aukerak zabalduz. Barnealdean, 220 m²-ko ataria, bi tailer, lau gela polibalente, musika gela bat eta hiru bulego daude; horri esker, gazte eta komunitate jarduera ugaritarako egoki den gunea bihurtu da. 

Proiektua 117.000 € + BEZ-ren truke esleitu zen, eta obrak guztira 2.391.951,27 € + BEZ-tan likidatu dira. 

Inaugurazio honekin, Aranguren Ibarreko Udalak urrats bat gehiago eman du gazteei espazio moderno, seguru eta irekia eskaintzeko bidean, sormena, parte-hartzea eta bizikidetza sustatuz. 

Volver arriba