Kontzentrazioa eta irakurketa instituzionala azaroaren 25a, ‘Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’, dela eta
Ekitaldia 12:00etan izango da Mutiloako Mutiloa Plazan.
Datorren astelehenean, azaroak 25, ‘Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’ dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak, Berdintasun zinegotzigotik, kontzentrazio-deia egin du 12:00etan Mutiloako Mutiloa Plazan, eta A25eko Adierazpen Instituzionala irakurriko da. Ekitaldian zehar Lino Otano Musika Eskolako soka bikoteak musika akonpainamendua eskainiko du. Aranguren Ibarreko Udalak kontzentrazioan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Aurtengo kanpainak ‘Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da’ lelopean, adierazpen instituzional bat du, Berdintasun teknikarien sareak sustatua. Kanpainak emakumeen aurkako indarkeriaren modu suntsitzaile eta krudelenetako batean jarri du arreta: indarkeria bikarioan. Matxismoaren muturreko adierazpen bat da, emakumeei eraso egiten dielako maite dituzten pertsonen bidez, bereziki, haien seme-alaben bidez. Horrela, erasotzaileek ahalik eta kalte emozional handiena eragiteko tresna gisa erabiltzen dituzte. Indarkeria mota horrek arrasto ezabaezina uzten du indarkeria jasaten dutenengan eta, kasu askotan, haurren bizitzarekin amaitzen du.
Berritasun gisa, aurten adierazpen instituzionala irakurketa errazeko bertsioan dago (euskaraz zein gaztelaniaz), desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat eskuragarria izan dadin.
Era berean, 20.00etatik aurrera Iruñeko Gaztelu Plazan emakumeen aurkako indarkeriaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Manifestazioa Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak deitu du.
Irakur ezazu A25eko Adierazpen Instituzionala euskeraz zein gasteleraz.
Irakur ezazu A25eko Adierazpen Instituzioana euskeraz, irakurketa errazeko bertsioan.