2025eko azaroak 4

Kultura Zerbitzuak herritarrak 2026ko Errege Magoen Kabalgata antolatzeko lanetan parte hartzera gonbidatzen ditu

Lehen bilera irekia azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan izango da, Udaletxeko Mutiloa aretoan.

Foto noticia

Urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzuak 2026ko Errege Magoen Kabalgata antolatzeko lanak hasiko ditu azaro honetan.

Horretarako, lehenengo antolaketa-bilera ireki bat deitu da, ekitaldiaren prestaketekin hasteko eta herritarren ideiak zein ekarpenak jasotzeko. Bilera hori datorren azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan izango da, Udaletxeko Mutiloa erabilera anitzeko aretoan.

Errege Magoen Kabalgataren ezaugarri nagusia hurbiltasuna eta Aranguren Ibarreko eragileen parte-hartze handia izan dira beti.

Horregatik, Kultura Zerbitzuak herritar guztiak modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen ditu, ideiak eta proposamenak partekatuz, hain berezia den ekitaldi hau bizirik mantentzen laguntzeko.

Volver arriba