2022ko irailak 14

Larunblai aisialdi taldean eta ludotekan izena emateko epeak laster zabalduko dira

Foto noticia

Eskolak funtzio oso garrantzitsua betetzen du haurren euskararen ikaskuntzan, baina prozesu horretan aisialdiak duen papera ere azpimarratzekoa da. Haurrek euskarazko aisialdian ongi pasatu eta disfrutatzeaz gain, eskolan ikasitakoa garatu eta hizkuntzaren beste erregistro kolokialagoak erabili ahalko dituzte. Horretarako aukera ematen dute Larunblaik eta Ludotekak.

Larunblai D ereduko 2. eta 6. maila bitarteko haurrentzako euskarazko aisialdi taldea da. Urriaren 15etik aurrera ostiralero Osasun Etxeko beheko aldean elkartuko dira, 16:45etik 19:15era.

Izen ematea irailaren 15etik 30era egongo da irekita, Euskara Zerbitzura 9:00etatik 14:00etara deituz edo https://topagunea.eus/larunblai/larunbai-aranguren/ loturan.

11 plaza daude. Lehentasuna izanen dute erroldatuek eta lehengo urteko parte hartzaileek.

Prezioa: 60 euro ikasturte osorako.

Aranguren Ibarreko ludotekan ere bi egunez dago jarduera euskaraz garatzeko aukera.

Ostegunetan 4 eta 12 urte bitarteko D ereduko haurrek eman dezakete izena eta jarduera horren helburua jolas eta aisialdiko jardueren bidez haurren arteko euskararen erabilera sustatzea izango da.

Ostiraletan A ereduko haurrentzako taldea eskaintzen da. Baita ere 4 eta 12 urte bitarteek. Jardueraren helburua izanen da haur horiek euskarekiko duten atxikimendua edo motibazioa handitzea.

Informazio gehiagorako deitu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura (948 151382).

Volver arriba