2025eko abenduak 9

Nafarroako Gobernuaren herritarren arretarako bulego mugikorra Ibarrera iritskoi da 2025eko abenduaren 15etik 19ra

Zerbitzuak, doakoa, elebiduna eta aurretiko hitzordurik gabea, herritarrei informazioa eta laguntza eskainiko die akreditazio digitalak eta administrazio-izapideak egiteko.

Foto noticia

Nafarroako Gobernuaren herritarren arretarako bulego mugikorra Mutiloara iritsiko da abenduaren 15etik, astelehena, 19ra, ostirala, eta hainbat administrazio-zerbitzu hurbilduko dizkie herritarrei, joan-etorriak egin beharrik gabe. Mutiloabeitiko Osasun Zentroko aparkalekuan kokatuko da eta jendearentzat 8:45etik 14:30era irekita egongo da.

Egun horietan zehar, herritarrak Nafarroako Gobernuaren zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, baita Cl@ve edo Ziurtagiri Digitalaren akreditazioak eta edozein administrazioarako dokumentazioen erregistroa egin, Internet bidezko gestioetan laguntza lortu eta kexak edo iradokizunak bideratu. Horrela, arreta doakoa izango da, aurretiko hitzordurik gabe eta elebitan (gaztelaniaz zein euskaraz).

Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarrak oficinamovil@navarra.es helbidera idatziz, 848 429 104 telefonora deituz eta Nafarroako Gobernuaren Bulego Mugikorraren webgune ofizialaren bidez jar daitezke harremanetan.

Kontsultatu promozio-kartela hemen klik eginez.

Volver arriba