2024ko abuztuak 5
Next Generation EU diru-laguntza
2022an, Aranguren Ibarreko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak modernizazio eta eraldaketa teknologikoa egin ahal izan zuen, Aranguren Ibarreko Udalaren inbertsioari eta Nafarroako Gobernuaren bidez Next Generation EU funts europarrei esker.
Obra NextGenerationEU finantza-tresnaren (Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana) barruan dagoen Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (BEM) kontura finantzatu da, C22.I2 inbertsio-lerroan. “Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana: Eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurren arreta indartzea.”