2021eko ekainak 14

Ongi etorri jaioberri!

Foto noticia

ONGI ETORRI JAIO BERRI!

Nafarroan, Europan bezala, hizkuntza bat baino gehiago dago gizarte eta kultura errealitateari lotuta, eta euskara bertako berezko hizkuntza da, gaztelaniarekin batera.

Umea jaio eta garai berria etortzen da. Berarekin une zoriontsu asko bizitzen dira eta, aldi berean, ardura berriak hartzen dira. Onena eman nahi izaten zaio, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan.

Beraz, hainbat erabaki familien esku daude. Horien artean, besteak beste, txikitan zein hizkuntza edo zeintzuk ikasiko dituen aukeratzea.

Euskara Zerbitzua kontziente da hizkuntzak familian jasotzea sekulako oparia dela, horregatik azken aldian ninia izan duten familia guztiei, gutuna, liburuxka eta kotxeko pegatina bidali die, familia gaitasunaren arabera seme-alabari euskara ikasten laguntzeko aholku batzuk helaraziz.

 

LIBURUXKA

Volver arriba