2022ko otsailak 22

Pandemia eta gure gazteria: Osasun mental positiboaren dekalogoa

Foto noticia

2020 urteak, COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz, haustura suposatu du ezarritakoarekin, ezagutzen genuen guztiarekin, Nafarroako gazteen %11,9k adierazten du noizbait diagnostikatu diotela buru-osasuneko arazo baten bat (depresioa, antsietatea, estresa, elikadura-nahasteak, indarkeria, eskolako edo sare-sozialen bidezko jazarpena, gizarte-isolamendua…).

Pandemia eta horren ondorioak gure gazteen ongizate emozionalari eragiten dioten faktoreak al dira?

Zer egin dezakete gazteek haien osasun-mentala zaintzeko?

Aranguren Ibarreko Udaleko Gizarte Zerbitzutik, galdera horiei erantzuten laguntzeko, Osasun Mental Positiboaren Dekalogo honen bidez, osasun mental ona izateko gako batzuk proposatzen ditugu.

OSASUN MENTAL POSITIBOAREN DEKALOGOA:

  1. Jarrera Positiboa: orainaldia arretaz bizitzea eta gauza onez gozatzea.
  2. Osasuntsu jan eta behar adina lo egin: elikadura eta atseden egokiak gure egoera orokorrean eragin handia dute.
  3. Zaindu zure gorputza: garrantzitsua da gutxienez astean hirutan kirola egitea eta drogak ez hartzea.
  4. Ezagutu eta doitu zure emozioak: ez dago ez emozio onik ez txarrik, denak dira onak gure ongizaterako.
  5. Zaindu zure harreman pertsonalak: hitz egin gehiago zure senide eta lagunekin, pasa denbora gehiago haiekin.
  6. Izan bizitza aktiboa: ez eman egunean ordu asko bakarrik, parte hartu gustuko dituzun aisialdiko jardueretan.
  7. Irribarre egin: ez ahaztu barre egiteaz eta bizitza umorez hartzeaz.
  8. Zeure burua ezagutu eta maitatu: ezagutu zure mugak, baina kontuan izan beti zure dohainak.
  9. Arazoak aukera bihurtu: sortzen diren arazoak konpontzen saiatu, pilatzen utzi gabe.
  10. Gogoan izan ez zaudela bakarrik: ezin duzula ikusten baduzu, eskatu laguntza lagun eta senideei.
Volver arriba