2024ko abenduak 17

Parte hartu Ingurumen Zerbitzuaren Gabonetako programako tailerretan

Tailerretan izena emateko epea 2024ko abenduaren 19an irekiko da.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Ingurumen Zerbitzuak hiru tailer programatu ditu haurrentzako bere Gabonetako programaren barruan, gure planetako elementurik garrantzitsuenaren inguruan: ura. Gai horri berari helduko dion 2024ko abenduaren 26an Kultur Etxean egingo den ‘La gota aventurera’ antzezlanaren harira egin du. 

Tailerretan izena emateko epea 2024ko abenduaren 19tik aurrera irekiko da eta telefonoz, 948012021 telefonora deituz edo esteka honen bidez egin ahal izango da. Tailer bakoitzean izena ematea 3 €-koa izango da. 

Horrela, bada, Ingurumen Zerbitzuaren 2024ko Gabonetako programak honako hiru tailer hauek hartuko ditu Kultur Etxean: 

  

Oihalezko hodeiak birziklatzeko ehungintzako tailer familiarra 

2024ko abenduaren 26an, 11.30etatik 13.00etara 

Pertsona heldu batek lagundutaok 5 urtetik gorako haurrei zuzendua. 

  

Urarekin esperimentuak egiteko tailerra 

2024ko abenduaren 27an, 11.30etatik 13.00etara 

8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua. 

  

Buztin polimerikoaren tailerra: itsas animaliak 

2024ko abenduaren 27an, 17.00etatik 19.00etara 

6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta. 

 

Kontsultatu Ingurumen Zerbitzuaren 2024ko Gabonetako programa PDF formatuan, hemen klik eginez. 

Zuen zain gaude! 

Volver arriba