2022ko azaroak 14

‘Sorioneku’ak gara gaur Aranguren Ibarrean

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerketak, 2017tik hainbeste laguntza jaso duenak, fruituak eman ditu. Aurkikuntza, Irulegiko herrixkako indusketetan, esku baten silueta duen brontzezko xafla bat da eta, bertan, grabatutako idazki batzuk agertzen dira.

Eskua 2021eko ekainaren 18an aurkitu zen, baina bertan idatzita dauden hitzak ez ziren urtarrilaren 18ra arte aurkitu, garbiketa eta zaharberritze lanei ekin zitzaienean.

“Sorioneku” (zorionekoa), jada “Irulegiren eskua” bezala ezagutzen dena aurkezten dizkigun bost hitzetatik lehena da. Brontzezko plakaren mutur baten erdian zulo bat dago. Zulo horrek etxe baten sarreran zintzilikatzeko diseinatu zela adierazten digu, etxea babesteko erritu gisa. Ohitura hori nahiko arrunta izan da beti, izan ere, ondorengo mendeetan eguzkilorea bezalako elementuekin iraun du.

Pieza K. a. I. mendearen lehen herenekoa da. Erreakzioen zurrunbiloa eragin du honek, euskaraz idatzitako dokumenturik zaharrena eta luzeena bihurtu baita. Bestetik, agerian uzten du baskoien alfabetizazioa eta idazkeraren erabilera erromatarrak iritsi aurretik ere.

Volver arriba