2025eko irailak 3

Taxoareko jaiak publiko guztientzako kultur egitarauarekin hastear daude

Irailaren 4tik 7ra Taxoaren kontzertuak, haurrentzako jarduerak eta bazkari herrikoiak izango dira.

Foto noticia

Taxoarek bihar ekingo die 2025eko irailaren 7ra arte ospatuko diren urteroko jaiei. Horrela, aurtengo egitarauak familia osoarentzat pentsaturiko jarduera ugari eskaintzen ditu lau egunetan zehar, tradiziozko ekitaldietatik hasi (lore-eskaintza edo prozesioa, esaterako) eta Ibarreko bandak, musika-taldeek eta DJek girotutako musika-proposamenetaraino.

Programazioan aldez aurretik izena eman beharko den herri bazkari eta afariak ere nabarmentzen dira. Izen ematea esteka honen bidez egin beharko da (https://tajonar.reservas24h.es/ ). 

Gainera, Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak ‘Joan eta etorri’ gaueko garraio-zerbitzua jarriko du aurten ere gazteen eskura. Irailaren 5ean, ostirala, eta 6an, larunbata, izango da zerbitzua, 23:30ean (Arangurenetik) eta 03:30ean eta 07:00etan (Taxoaretik). 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik, Taxoareko jaietan parte hartzera eta gozatzera animatzen ditugu ibarreko herritarrak. 

Kontsultatu programazio osoa hemen klik eginez! 

Volver arriba